Gizartea -

Gertaera

Donostia Ospitaleko sabai faltsu baten zati bat erori da, baina ez da zauriturik izan

Zonaldea "berehala" itxi dute, eta ospitaleko teknikariak eta beharginak lanean ari dira sabai aizun hori konpontzeko.

Donostia Ospitalean sabai faltsuaren zati bat erori da

0:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia Ospitaleko korridore bateko sabai faltsuaren zati bat behera etorri da larunbat goiz honetan, Osakidetzak jakinarazi duenez. Ez da zauriturik izan. Arantzazu eraikineko bosgarren solairuan jazo da gertaera, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, eta zonaldea "berehala" itxi dute.

"Ez da inor zauritu: ez gaixorik, ez seniderik ezta langilerik ere, eta handik gertu ospitaleratutako lau pertsona beste zonalde batera eraman dituzte", azaldu du Osakidetzak ohar baten bidez.

Medikuen eta erizainen zerbitzuak normaltasunez ari dira lanean, baita solairu horretako gainerako zerbitzuak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea