Gizartea -
NAFARROA
14 urteko neskato bat harrapatu dute Iruñean, oinezkoen pasabide batean
Harrapaketa Monjardin eta Agoitz kaleen artean gertatu da. Neskatoa arin zauritu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asteburuan, 14 urteko neskato bat arin zauritu dute Iruñean, oinezko pasabide batean harrapatuta, Iruñeko Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez. Harrapaketa Monjardin eta Agoitz kaleen artean gertatu da.
Guztira, hiru pertsona zauritu dira asteburuan hamar zirkulazio istriputan.
Halaber, beste bi pertsona zauritu dira Sarrigurengo errepidean gertatutako ezbeharrean, antza denez, auto batek beste bat atzetik jota. Autoko gidarietako bat, 26 urtekoa, alkoholaren eraginpean zegoen.
Azken egunetan, guztira 581 alkohol-proba egin ditu Iruñeko Udaltzaingoak, eta 28 gidarik positibo eman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea