Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Getxon bikote ohiari sabelean labankada bat emateagatik atxilotu dute
Emakume batek 06:00etan Ertzaintzari deitu eta laguntza eskatu die, antza denez, bikote ohia etxean sartu eta labankada bat eman diolako.
Erredakzioa
37 urteko gizonezko ba Getxon atxilotu dute giza hilketaren saiakuntza eta emakumeen kontrako indarkeria delituak egotzita. Atxilotuak labankada eman dio sabelean bikote ohiari. Gainera, urruntze agindua hausteagatik ere eginbideak bideratzen ari dira, Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera.
Gertaera 06:00alk aldera izan da, biktimak Ertzaintzari deitu eta laguntza eskatu duenean. Ertzainei adierazi dienez, bikote ohia bere etxean giltzak rehabilita sartu da eta aizto bat sabelean sartu dio.
Hainbat patruila bertara joan dira, Getxon dagoen etxebizitzara, eta emakumeak hainbat kolpe eta sabelean zauri handi bat zuela ikusi dute. Anbulantzia batek Gurutzetako Ospitalera eraman du.
Bitartean, beste patruila bat Bilboko hirigunera joan da, ustezko erasotzailearen bizilekura. 37 urteko gizona emakumearen bikote ohia da eta bikitimarengandik urrun egoteko agindua zuen.
Agenteek eraotzailea etxean harrapatu eta atxilotu egin dute giza hilketaren saiakuntza eta emakumeen kontrako indarkeria delituak leporatuta. Gainera, urruntze agindua hausteagatik eginpideak bideratzen ari dira. Atxilotua polizia-etxera eraman dute epailearen aurrera noiz eramateko zain.