Gizartea -
Ostalaritza Federazioa
Tabernen salmentak % 19 jaitsi dira Tabakoaren aurkako Legeagatik
Saltokien % 85,94k "galera garrantzitsuak" izan ditu Tabakoaren aurkako Legea gogortzeagatik. Aldiz, % 1,49k igoera positibo bat izan dute.
Erredakzioa
Taberna eta kafetegietan % 19,14 jaitsi dira salmentak Tabakoaren aurkako Legea gogortzeagatik, 2010eko epe berari begiratuz gero, Espainiako Ostalaritza Federazioak gaur Madrilen aurkeztutako datuen arabera.
Sektoreko 1.200 enpresariren artean egindako galdeketaren arabera, salerosketen galerak ez du horrenbesteko eragina izan jatetxeetan 2011ko urtarrilean, % 14, 35 jaitsi baitira euren salmentak.
"Galerak espero baino handiagoak izan dira eta Trinidad Jimenez Osasun ministroak esandakoa agerian utzi dute, tabakoaren erabateko debekuarekin negozioa handituko genuela zioelako ", salatu du Jose Maria Rubio Ostalaritzako Federazioko presidenteak.
Espainiako Ostalaritza Federazioak emandako datuek saltokien % 85,94k Tabakoaren aurkako Legearen eraginez "galera garrantzitsuak" izan dituela erakutsi du. % 1,49k soilik jasan du igoera positibo bat lege berria indarrean sartzearen ondorioz.