Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Behera egin du tratu txarrengatik zigortu ostean berrezi dituztenen berrortze tasak

Zehazki, hamar urtean % 14,2tik % 8,3ra jaitsi da Eusko Jaurlaritzako Gakoa programa egin dutenen artean.

Genero indarkeria. Argazkia: CCO lizentzia
Genero indarkeria
Genero indarkeria. Argazkia: CCO lizentzia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hamar urteetan, indarkeria matxistagatik kondenatu eta Eusko Jaurlaritzaren Gakoa programako gizarteratze tailerretan parte hartu dutenen artean berrortze-maila jaitsi egin da, hain zuzen ere, % 14,2tik % 8,3ra.

Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak Kriminologiaren Euskal Institutuak Gakoa programari buruz egindako ebaluazioari buruzko xehetasunak eman ditu gaur Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Alexia Castelo legebiltzarkide sozialistaren galderei erantzunez.

Gakoa programa 2005eko azaroan jarri zen abian, eta emakumeenganako indarkeria delituengatik bi urte baino gutxiagoko zigorra jaso duten aurrekaririk ez duten gizonei zuzenduta dago. Epaitegiak zigorra eteten die urte eta erdi eta bi urte arteko iraupena duen hezkuntza programa indibidualizatua egitearen truke. Programaren helburua gizonek emakumeenganako dituzten jarrerak eta portaerak aldaraztea da.

Sailburuak azaldu duenez, kanpoko ebaluazio horretan bitan banatu dituzte kasuak: 2006tik 2010era eta 2011tik 2016ra. Lehendabiziko tartean 148 kasu ikertu ziren eta horietatik % 14,19k berriro ere genero indarkeria lotutako delituak egin zituzten. Bigarrengoan, ostera, 278 kasu ikertu ziren eta % berrortze tasa % 8,27koa izan zen. Hori dela eta, eboluzioa "positiboa" izan dela azpimarratu du.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Tratu txarrak Eusko Jaurlaritza berriak EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Matxismoa gaur Feminismoa