Gizartea -

Epaia

Etxea eta seme-alabak txandakatu beharko ditu bikote batek

Seme-alabak etxebizitzan egon beharko dute eta beraiekin egotea egokitzen ez zaion gurasoa etxetik kanpo joan beharko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dibortziatutako bikote batek seme-alabak eta etxea txandakatzeko agindua eman du Sevillako 7. Familia-Epaitegiak. Bikoteak lau seme-alaba ditu, hiru adingabekoak eta laugarrenak 18 urte bete berri ditu. Gurasoek sei hilabeteko txandak egin beharko dituzte, etxebizitzan egotea agokitzen zaionari, seme-alaben ardura izango du.

Bitartean, beste gurasoak "seme-alabekin harremanetan egoteko obligazioa izango du, aurretik adostitako baldintzetan, beti seme-alaben eta gurasoen arteko harremanaren onerako".

Francisco Serrano epaileak hartutako erabakiaren arabera, etxebizitzatik kanpo egotea egokitzen zaion gurasoak beste etxebizitza batean bizi beharko du, nahiz eta aldizkako asteburutan seme-alabekin egon.

Gainera, sei hilabeteko lehen txanda igaro eta gero, eta emakumezkoari kanpoan egotea egokitzen zaion bakoitzean, honek senar ohiak alokatutako etxean bizi beharko du.

Horrez gain, senarrak "pentsioa ordaintzen jarraitu beharko du", honek hilean 6.000 euroko soldata duelako eta emazte ohiak, berriz, 1.400 eurokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea