Gizartea -

Indarkeria matxista

Barakaldon izandako azken eraso matxista gaitzetsi dute

Ehun pertsona baino gehiago bildu dira, eta emakumeek beldurraren ondorioz libre ibiltzeari 'utzi' behar izatea salatu dute.

Barakaldon izandako elkarretaratzea, azken eraso sexista salatzeko. Irudia: EiTB
Barakaldon izandako elkarretaratzea, azken eraso sexista salatzeko.
Barakaldon izandako elkarretaratzea, azken eraso sexista salatzeko. Irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun pertsona baino gehiago bildu dira igande honetan, Barakaldon (Bizkaia), bertan izandako azken eraso matxista gaitzesteko, eta emakumeek beldurraren ondorioz libre ibiltzeari 'utzi' behar izatea salatu dute.

'Erasorik ez erantzunik gabe' pankartaren atzean, bertaratu direnak Herriko Plazan elkartu dira; Amaia del Campo Barakaldoko alkatea ere bertan izan da.

Hala Argitan Emakumearen Zentro Aholku Emaileak emakume batek ostiral goizaldean Baraldoko bidegorrian jasandako sexu-erasoa salatu du. Ertzaintzak bi gizon inputatu ditu, sexu-abusuak egitea egotzita.

Horren harira, Argitanek esan duenez, "sexu-erasoak jasatearen beldur, emakumeok gure mugimenduak edota hiriko hainbat gunez gozatzeko aukerak murrizten amaitzen dugu".

Horren aurrean, gauez emakumeak "seguru sentitzen ez diren" lekuak edo bideak identifikatzeko lan egitearen alde agertu dira, baita "Udalak egin ditzakeen aldaketak" ikustearen alde ere.

__________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa