Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat bikotekide ohiaren etxea leherrarazten saiatu da Granadan

Sua piztu du etxebizitzaren atarian eta leherketa bat eragin nahi zuen butano gasarekin. Eraikinean emazte ohia eta haren seme-alabak zeuden; horietako batek erredurak ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko gizonezko bat atxilotu dute Granadan ustez bikotekide ohiaren etxebizitzari su eman eta leherrarazten saiatu delakoan.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, gizonak sua piztu zuen emakumearen etxeko atarian eta leherketa bat eragin nahi zuen butano gasarekin. Eraikinean emazte ohia eta haren seme-alabak zeuden, horietako batek erredurak ditu.

Aipatu iturrien arabera, gizonak emakumearenganako urruntze-agindua zuen.

Baina aginduari muzin egin eta etxebizitzan bertaratu zen, atarian sua piztu zuen eta ondorioz bikotekide ohiak, horren amak eta seme-alabek atea ireki behar izan zuten.

Orduan, gizona barrura sartu zen. Han, gizonak gasaren hodia ireki omen zuen eta suarekin leherketa bat eragiten saiatu zen, baina etxekoek saiakera bertan behera uztea lortu zuten. Gainera, minutu batrzuk geroago, gizona atxilotu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea