Gizartea -

Trafikoa

Auto ilara luzeak N-637an, Erandion eta Barakaldon izandako bi istripuren ondorioz

Istripuetako bat Erandion gertatu da. Bigarren ezbeharra, berriz, Barakaldon izan da, Arrontegi parean. Txorierriko igarobidean eta Bilboko sarbideetan auto ilarak sortu dira ezbehar horien ondorioz.

Istripua N-637 errepidean, Erandion. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
Istripua N-637 errepidean, Erandion. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
Istripua N-637 errepidean, Erandion. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizeko lehenengo orduetan, auto pilaketak luzeak eragin dituzte N-637 errepidean izandako bi istripuk, eitb.eus-ek jakin duenez.

Alde batetik, 07:15ean, bi autok elkar jo dute Erandion, Enekuri parean, Galdakaorako noranzkoan. Istripuan ez da inor zauritu, baina ezkerreko erreia itxi behar izan dute, eta horrek auto ilara luzeak eragin ditu Txorierriko igarobidean eta Bilboko sarbideetan.

Bestetik, ordu erdi geroago, 07:50ean, Barakaldon, Arrontegi parean, kamioi batek eta auto batek talka egin dute. Oraingoz, ez dute ezbehar horri buruzko informazio gehiagorik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Bilboko albisteak Erandio Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa A-8 Autobidea