Gizartea -
Saria
Loteria Primitiboak 466.566 euro utzi ditu Irunen
Lehen mailako irabazle batek sei zenbakiak asmatu ditu. Aiako Harria kalean, 3 zenbakian, baliozkotu zuen txartela.
Agentziak | Erredakzioa
Loteria Primitiboan ostegun honetan, azaroak 15, egindako zozketak 466.556 euro utzi ditu Irunen (Gipuzkoa). Lehen mailako irabazle batek sei zenbakiak asmatu ditu.
Pertsona horrek Aiako Harria kalean, 3 zenbakian, baliozkotu zuen txartela.
Lehen mailako hiru irabazle gehiago egon dira: Madrilen, Bartzelonan eta Asturiasen. 466.556 euro eskuratuko ditu bakoitzak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea