Gizartea -
Akordioa
Zentral nuklearren 40 urteko muga kentzea erabaki du Kongresuak
Akordioa gaur gauean babestu dute. Dokumentuaren arabera, zentral nuklear baten bizitza luzatu aurretik, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren txostenak aztertuko dituzte.
Erredakzioa
Espainiako Kongresuko taldeek (PP, PSOE, EAJ, CIU, Entesa eta talde mistoa) hitzarmena sinatu dute gaur, zentral nuklearren bizitza luzatu ahal izateko. Orain arte zuten 40 urteko muga kendu egingo dute.
Jeltzaleek azaldu dutenez, lege berri honek ez du eraginik izango Garoñako zentral nuklearrarengan.
Akordioa gaur gauean babestu dute. Dokumentuaren arabera, zentral nuklear baten bizitza luzatzeko, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren txostenak aztertuko dituzte.
Ekonomia Jasangarriaren Legearen baitan dago zentral nuklearren inguruko hemendakina.
Zapaterok ukatu du politika nuklearra aldatzeko asmorik dutenik.