Gizartea -
Bizkaian
Transfusio eta Giza Ehunen Zentroa inauguratu dute Galdakaon
Odola eta bere eratorriak eta gizaehunak lortzeaz arduratzen da zentro hau. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitale guztiak -bai publiko zein pribatuak- hornitzen ditu.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren instalazio berriak inauguratu ditu gaur goizean, Galdakaon (Bizkaia).
Odola eta bere eratorriak eta gizaehunak lortzeaz arduratzen da zentro hau. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitale guztiak -bai publiko zein pribatuak- hornitzen ditu.
Zentroaren urteroko aurrekontua ia 20.000.000 eurotakoa da, eguneroko osasun asistentziako jarduera estrategikoak garatu ahal izateko.
50.000 pertsona baino gehiagok jaso behar izaten du urtero transfusio motaren bat, eta ia 1.500ek ehun motaren bat, beren osasun-asistentziako oinarrizko osagai terapeutiko bezala.