Gizartea -
Indarkeria
Indarkeria zantzuak dituen emakume baten heriotza ikertzen ari dira Tarragonan
El Vendrellen aurkitu dute hilda emakumea. Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute, indarkeria matxista kasu bat den argitzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
49 urteko emakume bat hilda aurkitu dute, indarkeria zantzuekin, El Vendrellen (Tarragona), Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez.
Emakumearen gorpua asteazken arratsaldean aurkitu zuten, haren etxebizitzan, El Vendrell udalerriko Mimosa kalean, Mossoen arabera.
Indarkeria matxista kasu bat den ikertzen dabiltza agenteak.
___________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.