Gizartea -
Tafalla
Lau atxilotu, gizonezko bati eraso egin eta 8.000 euro lapurtzeagatik
Atxilotuak 21 eta 31 urte arteko tafallarrak dira. 2010an gizonezko bati eraso egin eta lapurtzea egozten diete.
Erredakzioa
21 eta 31 urte arteko Tafallako lau gazte atxilotu dituzte. Iazko gertakari batekin zerikusia dutelakoan. Gizoneko bat jipoitu eta ondoren 8.000 euro lapurtzea egozten diete. Erasoaren ondoren biktima osasun etxe batean artatu behar izan zuten biktima.
Gertakaria, 2010eko maiatzan izan zen. Erasotutako gizonezkoak adierazi zuen, ezagun batekin zegoenean hiru kaputxadun gerturatu zitzaizkiola eta kotxe bat erosteko gainean zeramatzan 8.000 euroak lapurtu zizkiotela.
Biktima erasotu zuten unean berarekin zegoen ezagunak lapurretarekin zerikusia zuela ondorioztatu du Poliziaren ikerketak. Azkenean, lau gazte atxilotu dituzte, horietatik bik, aurrekariak dituzte.