Gizartea -

Trafikoa

Zauritu bat eta auto ilarak, Lezaman hiru ibilgailuren artean izandako istripuan

Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakitera eman dionez, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Ezbeharra N-637 errepidean gertatu da, Barakaldoko noranzkoan.

N-637 errepidea, Lezama. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
N-637 errepidea, Lezama. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
N-637 errepidea, Lezama. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizeko lehenengo orduan istripua gertatu da N-637 errepidean, Txorierriko korridorean, Barakaldoko noranzkoan.

Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakitera eman dionez, hiru ibilgailuk elkar jo dute, eta lagun bat zauritu da ezbeharrean. Hori dela eta, Gurutzetako Ospitalera eraman dute, baina, dirudienez, arin zauritu da.

08:00ak inguruan jazo da istripua, Lezama parean. Aipatu iturriek ez dute zehaztu zenbat kilometroko auto pilaketak sortu diren, baina errei bat itxi behar izan dutenez, zirkulazio geldoa izan da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Lezama Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txorierriko igarobidea