Gizartea -

Indarkeria matxista

Eraso sexistak mugikorra piztu gabe salatzeko aukera emango du gailu batek

Urtarriletik aurrera, Iruñeko Udalak erasoak jasateko arriskuan dauden emakumeei eskainiko die zerbitzua, ‘AgreStop/EraStop’ doako aplikazioarekin bat eginez.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak AgreStop/EraStop mugikorrentzako aplikazioari lotutako doako gailu berria aurkeztu du ostiral honetan, edozein eraso edo indarkeria sexista salatzeko mugikorra piztu beharrik ez duena.

Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, ekimena urtarrilean jarriko dute abian. Gauzak horrela, “dei-botoia” duen lehen hirietako bat izango da Iruña. Lehendabizi, genero-indarkeria kasuetarako osoko jarraipenerako sisteman dauden emakumeei eskainiko zaie gailua (sistema horrek VioGen izena du, eta indarkeria-mota hori jasan duten emakumeei zuzenduta dago).

Erabilgarri izateko, emakumeak AgreStop/EraStop aplikazioa jaitsi eta mugikorra berekin eraman beharko du, baina gero botoia bi aldiz sakatzea nahikoa izango du Udaltzaingoak alarma-deia zuzenean jasotzeko. Emakumeak gailua eramatea ez da nahitaezkoa izango inongo kasutan.

Erantzuna azkarrago

Eraso edo mehatxu baten berri izatean, erantzuna azkarrago emateko asmoa du ekimenak. Izan ere, abisua emateko ez da beharrezkoa mugikorra bilatzea, desblokeatzea ezta aplikaziora sartzea ere.

Gailu berria lotzen zaion AgreStop/EraStop aplikazioak emakumea geolokalizatuta izatea ahalbidetuko du, hitz egin beharrik gabe eta bere kokapena eman beharrik gabe. Udaltzaingoak abisuaren argibide zehatzak ikusiko ditu, eta, kontua sortzean erabiltzaileak emandako datuei esker, alarma nor eta non ari den eragiten. Orduantxe, beharrezko baliabideak abian jarriko dira biktimari laguntza ematera joateko.

Proba pilotua, VioGen sisteman dauden emakumeekin Iruñeko Udalak genero-indarkeriaren aurkako babes azkarra eta eraginkorra ahalbidetzen duen gailu berri horren 200 ale eskuratuko ditu. Lehenik, doan eta aukeran eskainiko zaie, VioGen sisteman egonda, Udaltzaingoaren babes berezia dutenen 150 emakume iruindarrei. Sistema martxan jartzeko kostea 5.000 eurokoa da.

__________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista