Gizartea -
gertakaria
Joan den larunbatetik falta zen gizonaren gorpua aurkitu dute Ondarroako portuan
Larrialdi zerbitzuek 10:00ak inguruan herritar baten deia jaso dute, ur gainean gorpu bat ikusi duela esanez.
agentziak | erredakzioa
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Ondarroako portuko uretan gaur goizean. Segurtasun Sailak baieztatu duenez, azaroaren 18an desagertu zen 44 urteko Arrasateko gizonarena da hilotza.
10:00ak inguruan jaso dute herritar baten deia, ur gainean gorpu bat ikusi duela esanez. Larrialdietarako zerbitzuetako kideek gorpua uretatik atera dute, eta auzitegi-mediku baten esku utzi dute.
Joan den larunbatean, 44 urteko arrasatear bat desagertu zen Ondarroako kai-muturrean, arrantzan ari zela. Erreskate taldeak hainbat egunetan ibili dira ingurua arakatzen, baina ez dute desagertutakoaren arrastorik aurkitu.