Gizartea -

Debekatutako substantziak

Dopinaren aurkako operazioa Katalunian

Zazpi lagun atxilotu dituzte Esquadra Mossoek EPO eta clenbuterolekin trafikatzea egotzita. Atxilotuen artean profesionalak ez diren hainbat atleta daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek dopinaren aurkako operazioa hasi berri du Kataluniako hainbat herritan eta zazpi lagun atxilotu ditu, jakinarazi dute Polizia iturriek.

Iturri horien arabera, atxilotuen artean profesionalak ez diren hainbat atleta daude. Miatutako etxeetan EPO eta clenbuterol bezalako sustantziak aurkitu dituzte.

Operazioa abenduan hasi zen. Txirrindulari profesional batekdebekatutako substantziak eskaintzen zuen e-posta jaso eta salatzeaerabaki zuen.

Atxilotuak epailearen esku utziko dituzte gaur Oloten (Girona).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea