Gizartea -
Errekalden
Metroaren 4. linea eraikitzeko eskatu dute 4.000 pertsonak Bilbon
Antolatzaileek hiriko trenaren laugarren adarra Bizkaiko hiriburuko hegoaldeko auzoentzat "behar" bat dela azpimarratu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Lau mila pertsona inguru Bilboko kaleetara irten dira metroaren 4. linea eraikitzea eskatzeko.
Martxa Errekalde plazatik atera eta Zabalburun bukatu da, hiri inguruko trena joango omen den auzoetan zehar.
Antolatzaileen arabera, "argi geratu da Bilboko hegoaldeko auzoetan linea hori prest izateko beharra dagoela". 4. linearen aldeko plataformak deitutako manifestazioan izan direnek eskaria oihukatu dutenez, "ez da kapritxo bat, behar bat baizik".
Deialdi berriak egingo dituela iragarri du plataformak, 4. linea lortze aldera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea