Gizartea -
HILKETA
17 urteko neska bat hil dute labankadaz Alcorconen
Lehen ikerketen arabera, hildakoaren bikotekidearen neska-lagun ohia da ustezko hiltzailea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
17 urteko neska bat hil dute Alcorconen (Madril, Espainia), sabelaldean labankada bat emanda.
Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez, atzo 22:00ak inguruan izan zen erasoa, lokal baten barruan. Labankada jaso ondoren, bihotz-biriketako geldialdia izan zuen gazteak, eta oso larri eraman zuten Alcorconeko Ospitalera. Gaur goizean hil da.
Poliziak ikerketa zabaldu du, gertatutako argitzeko. Lehen informazioen arabera, hildakoaren bikotekidearen neska-lagun ohia da ustezko hiltzailea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea