Gizartea -

Pasaian dago 2009tik

Abandonatutako itsasontzi batek su hartu du Pasaiako Portuan

Sutea eguerdian hasi da eta 13:20ean itzali dute. Itsaontzia desegitera eramango dute txatarra bihurtzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

87 metro luzeko itsasontzi batek su hartu du eguerdian Pasaiko Portuan. 2009an armadoreek kaian abandonatuta utzi zuten eta laster enkantean jartzeko asmoa zuten. Sua eguerdian piztu da, oraindik ez dago argi zerk eragin duen. Itsasontia 2009an heldu zen Errusiatik Pasaira, "Dada Star" izena zuen eta Kanboiako bandera zeraman, ordutik Pasaiko Portuan zegoen, armadoreek abandonatuta utzi baitzuten.

"Dada Star" ontzia 2009ko urriaren 31an heldu zen Pasaiko Portura txatar merkantziarekin, Gipuzkoan kairatu eta egun batzuetara Itsas Kapitaintzak ontziari gabeziak antzeman zizkion eta armadoreari bidaiarekin jarraitu aurretik konpontzeko eskatu zion, baina enpresak ez konpotzeko erabakia hartu zuen.

Ondoren, Pasaiako Portuko Aginteak enkantean ateratzeko erabakia hartu zuen, 136.500 euroan. Hala ere, enkantean ez zen diru hori ordaintzeko prest zegoen inor agertu eta bigarren enkante bat martxan jarri zuten, prezioa %25 murriztuz, legeak adierazitakoa betez.

Itsasontzia zatikatzera eramango dute

Portuko Aginteko iturriek adierazi dutenez, ez dute uste egurdiko suteak enkartean eraginik izango duenik, izan ere, itsasontziaren etorkizuna zatikatzea eta txatarra bihurtzea baita.

Sua 13:20ak aldera itzali dute eta "Dada Star" ontziarren barrualdea bakarrik hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea