Gizartea -

Misio berria

InSight espazio-ontzia, Marten lurreratzeko prest

Aurreikusitakoaren arabera, astelehen arratsaldean lur hartuko du planeta gorrian, "beldurrezko zazpi minutuak" gainditzen baditu.

InSight espazio-ontzia. Argazkia: @NASAInSight
InSight espazio-ontzia
InSight espazio-ontzia. Argazkia: @NASAInSight

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

InSight espazio-ontzia gaur arratsaldean lurreratuko da Marten, "beldurrezko zazpi minutuei", hots, "misio horren parterik zailenetako bati aurre egiten badio", Twitter bidez jakinarazi dutenez.

"Bihar da egun handia, 24 ordutan etxean egongo naiz, hau da, Marten", idatzi zuten atzo gauean 80.000 jarraitzaile dituen InSight ontziaren kontutik.

Hain zuzen ere, Euskal Herrian 20:00ak direnean iritsiko da NASAren InSight misioa, sei hilabeteko epean Lurra eta Marte banantzen dituen distantzia egin ostean.

"Beldurrezko zazpi minutuak" dira misioaren momenturik konplexuenak. Izan ere, orduko 20.000 kilometroko abiaduran zeharkatuko du InSightek atmosfera, baina une horretan bost kilometrora murriztu beharko du abiadura, Marten segurtasunez lur hartu ahal izateko.

"Nire misioaren alderik korapilatsuenetakoa da. Atmosfera martetarraren tokirik garaienera heltzean hasten da, eta gutxi gorabehera sei minutu eta erdi irauten du, segurtasunez lurreratu arte", azaldu du InSightek duela ordu batzuk zabaldutako txioan.

Prozesua ez da, inolaz ere, erraza. ExoMars egitasmoaren Schiaparelli moduluak, adibidez, ez zuen fase hori gainditu, eta txikituta bukatu zuen, planeta gorriaren aurka jota, 2017ko urrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Nasa Marte Astronomia albisteak Eguzki sistema