Gizartea -

Madril

19 urteko emakume bat atxilotu dute Alcorcongo hilketarekin zerikusia duelakoan

17 urteko biktimaren aitak salatu zuenez, alabak bikotekidearen neska-lagun ohiaren 'mehatxuak' jasotzen zituen. Ikerketaren iturriek ez dute baieztatu atxilotua hura den.

Hilketa jazo zen lekua hesitu dute. EFE
17 urteko emakume baten hilketa Alcorconen. EFE
Hilketa jazo zen lekua hesitu dute. EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 19 urteko emakume bat atxilotu du gaur, Alcorconen (Madril) 17 urteko beste emakume bat hiltzea egotzita.

Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez, igandean 22:00ak inguruan izan zen erasoa, lokal baten barruan. Labankada jaso ondoren, bihotz-biriketako geldialdia izan zuen gazteak, eta oso larri eraman zuten Alcorcongo Ospitalera. Atzo goizean hil zen.

Auzia sekretupean jarri du epaileak, eta atxilotua datozen orduetan eramango omen dute epailearen aurrera.

Adingabearen aitak atzo esan zuenez, alabak esana zion bikotekide ohiaren neska-lagunak "mehatxu" egiten ziola WhatsApp bidez. Dena den, gaiaren inguruan hitz egin zuen azken aldian, larunbatean, "kontrolpean" zuela eta "mehatxuak jasotzeari utzi" ziola esan zion alabak. Ikerketaren iturriek ez dute baieztatu atxilotua beste emakume hori den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril