Gizartea -

Nafarroa

Pertsona bat zauritu da A-15ean izandako zirkulazio-istripuan

Hainbat ibilgailuk, kamioi bat tartean, istripua izan dute A-15 autobideko 85 kilometroan, Zaragozako noranzkoan.

Auto-istripua A-15 autobidean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Larrialdi zerbitzuak A-15 autobidean, istripua izan den tokian
Auto-istripua A-15 autobidean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ibilgailuk, kamioi bat tartean, istripua izan dute gaur (asteartea) goizean A-15 autobideko 85. kilometroan, Zaragozako noranzkoan. Gutxienez pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman dute, Nafarroako suhiltzaileek Twitter bidez zabaldu dutenez.

Istripuan zauritutako gidarietako bat Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, anbulantziaz. Foruzaingoa auto-istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-15 autobia