Gizartea -
TRAFIKOA
Auto ilara luzeak N-637an eta A8an, Arrontegin kamioi batek matxura izan ostean
Matxura izan duen ibilgailua erretiratu dute. Auto-ilarek Bilbo sarrerako tuneletan ere eragina izan dute.
EITB.EUS
Bizkaian, Arrontegin matxura izan duen kamioi batek auto-ilara luzeak eragin ditu N-637 errepidean, Galdakaora bidean, eta A8 autobidean, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
A8 autobidearen kasuan, ilarak 6 kilometroak izatera iritsi dira Kantabriarako noranzkoan eta 8 kilometrokoak, ostera, Irungo noranzkoan.
Halaber, arazoak sortu dira Bilbo sarrerako tuneletan.
Bestalde, geroago, bi ibilgailuk talka egin dute AP-8an, Galdakaon, Irungorako noranzkoan. Ezbeharraren eraginez, errei bat itxi dute eta auto-ilarak sortu dira. Ibilgailuak erretiratuta, bi erreiak zabalik daude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea