Gizartea -

Helikopteroa erabili dute

Zauritutako mendizale bat erreskatatu du Ertzaintzak Txindokin

Mendizaleak istripua izan du eguerdian, Txindoki igotzen zegoela, eta ezin zuen mugitu zangoan egindako zaurien ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak zauritutako mendizalea erreskatatu du arratsaldeko lehen orduan Txindoki mendian, Larraitz inguruan, helikopteroa erabilita. Biktimak zauriak zituen zango batean.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, eguerdi partean, partikular batzuek Ertzaintzari abisua eman diote mendizale batek istripua izan duela eta zangoan izandako zauriengatik mugitu ezinik zegoela esanez.

Zauritua zegoen tokiak erreskatea zaildu egin du, mendi-bideetatik urrun zegoelako.

Suhiltzaile talde batek esku-ohe batekin oinez ailegatzen saiatu den bitartean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero baten laguntza eskatu du biktima erreskatatu ahal izateko.

Arratsaldeko 13:30ean igo dute zauritua helikopterora. Ondoren, Miramonera (Donostia) abiatu dira eta bertan zain zegoen anbulantzia batek osasun zentro batera eraman du, jasandako zauriak sendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea