Gizartea -
EAE
2017an antzemandako hies kasuen % 46k diagnostiko berantiarra izan zuten
Hiesaren diagnostiko berantiarrek gizarte eta osasun arazo handiak eragiten dituzte EAEn, eta epidemia betikotzen laguntzen dute.
Agentziak | Erredakzioa
Hies Planaren datuen arabera, 2017an 133 infekzio berri izan ziren EAEn, eta, % 46k diagnostiko berantiarra izan zuten, Sidalavak ostegun honetan jakitera eman duenez.
Hiesaren diagnostiko berantiarrek EAEn gizarte eta osasun arazo handiak eragiteaz gain, epidemia betikotzen laguntzen dute. Bestalde, diagnostiko berantiarrek heriotza-tasan eragin garrantzitsua dute eta hiesa kutsatzeko arriskua handitzen dute, ezjakintasunagatik.
Izan ere, hiesa dutenen % 25ek ez dakite gaixotasuna dutela; hori dela eta, "epidemiaren ezkutuko aldea" azaltzea "erabakigarria da osasun publikoarentzat zein norbanakoarentzat".
Araban hies 20 kasu berria diagnostikatu zituzten iaz, EAEko kasuen % 15, hain zuzen. Horietako zazpi, Sidalavaren HIESaren proba arina zerbitzuan detektatu ziren.
Bestalde, azken urteotan gizonen arteko sexu harremanen ondoriozko kutsatzeak handitu direla azaldu dute Sidalavatik, baita migratzaileen artean ere. Kutsatzen % 63, 39 urte azpiko lagunengan ematen da.