Gizartea -
LURRAREN BEROTZEA
2018, datuak daudenetik inoiz izandako laugarren urterik beroena
Lurraren gainazaleko batez besteko tenperaturak gradu batean gainditu du industria aurreko arokoa 2018. urteko lehen hamar hilabeteetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Datuak daudenetik inoiz izandako laugarren urterik beroena izaten ari da aurtengoa, OMM Munduko Meteorologia Erakundeak gaur argitaratutako behin-behineko klimaren egoerari buruzko adierazpenean jasotzen diren datuek baieztatu dutenez.
OMMk azpimarratu duenez, erregistroak daudenetik 20 urterik beroenak azken 22ak izan dira.
Horien guztien artetik, azken laurak izan dira beroenak. Zientzialariek egiaztatu dutenez, klima aldaketa gertatzen ari denaren hainbat erakusle daude: itsas-mailaren igoera, itsasoaren berotzea eta azidotzea, itsasoko izotzaren eta glaziarren urtzea.
Zientzialarien esanetan, muturreko baldintza meteorologikoak biderkatu egin dira eta horiek hondamendi natural eta kaltetu andana eragin dituzte mundu osoan.
Munduko Meteorologia Erakundeak klimaren egoerari buruz egindako adierazpenak jasotzen duenez, lurrazaleko batezbesteko tenperaturak gradu batean gainditu du industria aurreko arokoa (1820-1900) urteko lehen hamar hilabetetan.