Gizartea -
Ondasunaren aurkako delitua
Bi gazte atxilotu dituzte Burgosen Espainiako bandera erretzeagatik
18 eta 21 urteko bi gazte atxilotu ditu Guardia Zibilak, Quintanar de la Sierra herriaren Udaletxeko balkoian zegoen Espainiako bandera bati sua emateagatik.
Erredakzioa
18 eta 21 urte bitarteko bi gazte atxilotu ditu Guardia Zibilak Burgoseko Quintanar de la Sierra herriaren Udaletxeko balkoian zegoen Espainiako bandera erretzea leporatuta.
Ondasunaren eta Ordena Sozioekonomikoaren aurkako delituak egotzi dizkiote 18 urteko gazteari; 21 urtekoari, bestalde, laguntza ematea leporatu diote.
Gobernuaren Ordezkariordetzak jakitera eman duenez, Udaletxeko aurrealdetik igo ziren bi gazteak. Behin korridore nagusian, eraikinaren balkoira joan ziren eta bertan zegoen Espainiako banderari sua eman zioten. Gainera, eraikinaren aurrealdean eta balkoiaren burdin hesian kalteak eragin zituzten.
Eginbideak Epaitegira eta Adingabeen Fiskaltzara zuzendu dituzte. Izan ere, delito egin zuenean egilea adingabea baitzen.