Gizartea -
Lemoa (Bizkaia)
Hiru pertsona zauritu dira, hiru ibilgailuren arteko istripu batean
Furgoneta batek, kamioi batek eta lineako autobus batek istripua izan dute Lemoan, N-240 errepidean, eta furgonetan zihoazen hiru pertsonek zauri arinak izan dituzte.
Erredakzioa
Furgoneta batean zihoazen hiru pertsonak zauri arinak izan dituzte, 15:45 aldera Lemoan, N-240 errepidean, izandako ezbehar baten ondorioz. Istripuan furgoneta hori, kamioi bat eta lineako autobus bat egon dira nahasita.
Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, zaurituek ez dute konortea galdu eta zauri arinak dituzte. Gainera, autobuseko bidaiariek ez dute zauririk egin.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin dute, ezbeharraren hondakinak bertatik kendu bitartean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea