Gizartea -
Donostian
Desagertuta zegoen ostalariaren gorpua atera dute Urumeatik
Donostiako Gernikako Arbolaren Pasealekuaren zonaldean aurkitu dute Luis Gil donostiarraren hilotza. Rincon tabernaren jabea joan den otsailaren 11atik desagertuta zegoen.
Luis Gil Azkue ostalari donostiarraren gorpua erreskatatu dute Donostiako suhiltzaileek Urumea ibaian. Gizona joan den otsailaren 11tik desagertuta zegoen.
Hilotza gaur, asteartean, aurkitu dute, 11:45 inguru, Donostiako Gernikako Arbolaren Pasealekuaren zonaldean. Herritar batek eman du abisua.
Hain zuzen, Urume ibaian egindako bilaketa lanak bertan behera utzi zituen Ertzaintzak joan den astelehenean. Hildakoa Rincon taberna donostiarraren jabea zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea