Gizartea -

Polizia-operazioa

71 lagun identifikatuta eta drogak konfiskatuta, Arrigorriagako 'after' batean

Tamaina handiko labana batzuk ere konfiskatu dituzte. Lokala Bizkaiko udalerriko Atxukarro industrialdean dago; operazioa Ertzaintzaren eta Arrigorriagako Udaltzainaren agenteek gauzatu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

71 lagun identifikatu dituzte Arrigorriagako 'after' batean, Ertzaintzaren eta Udaltzainaren artean egindako polizia-operazio baten bidez; halaber, zenbait substantzia estupefaziente eta tamaina handiko hiru laban konfiskatu dituzte agenteek.

Europa Pressi Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, agenteak, Ertzaintzaren Txakur Unitateko txakur batzuen laguntzarekin, 7:30ean sartu dira lokalean, ostegun honetako goizean. 'After' hori Atxukarro industrialdean dago.

Barruan sartuta, agenteek bertan zeuden 71 lagun identifikatu dituzte, eta epai-zitazio bana eman diete justiziak errekeritutako bi laguni. Hainbat substantzia estupefaziente eta tamaina handiko hiru laban konfiskatu dituzte, gainera.

Bigarren aldiz sartu da Polizia Arrigorriagako 'after' horretan. Aurrekoan, aurtengo azaroan, zenbait motatako drogak eta armak topatu zituzten, eta hogei bat gazte identifikatu zituzten; 25 urteko mutil batek odola zuen esku batean, hainbat zauriren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga bideoak Eguneko albisteak