Gizartea -

Epaiketa Donostian

Fiskalak zigor txikiagoa eskatu du, bere haurtxoa bota zuen emakumea damutu ondoren

Hasiera batean, Ministerio Publikoak umetxoa zaborrontzira bota zuen amari 19 urte eta 11 hilabeteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu zuen, baina orain eskaera 11 urte eta 3 hilabetera murriztu du.

2016ko azaroan bere umetxoa zaborrontzia bota zuen emakumea epaitzen ari dira. Irudia: EiTB
2016ko azaroan bere umetxoa zaborrontzia bota zuen emakumea epaitzen ari dira. Irudia: EiTB
2016ko azaroan bere umetxoa zaborrontzia bota zuen emakumea epaitzen ari dira. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko azaroan bere alabatxo jaioberria zaborrontzira bota zuen emakumea damututa agertu da gaur eta, malko artean, barkamena eskatu du epaiketan. Ondoren Fiskaltzak zigor txikiagoa eskatu du: 11 urte eta 3 hilabeteko espetxealdia.

Hasiera batean, 19 urte eta 11 hilabeteko espetxe-zigorra eskatu zuen Ministerio Publikoak, ahaidetasun larrigarriarekin hilketa saiakera egotzita.

Hala ere, akusatuaren defentsarekin elkarrizketan izan ondoren, zigor eskaera murriztea erabaki du; izan ere, Ertzaintzak atzeman zuenetik gertatutakoa onartu du auzipetuak, eta zigorra betetzeko prest agertu da.

Gertakariak 2016ko azaroaren 21-22ko gauean jazo ziren. Auzipetuak umea izan zuen Donostiako Alde Zaharreko etxebizitza batean. 94 urteko adineko emakume bat zaintzen ari zen bertan.

Epaiketaren bigarren saioan, akusatua azken hitza hartzeko eskubideaz baliatu da. Alabatxoa utzi izanaz damutu da, negarrez.

"Ez dakit zer pasa zitzaidan burutik. Sentitzen dut, egindakoagatik barkamena eskatzen dut"

“Ez dakit zer pasa zitzaidan burutik. Sentitzen dut, egindakoagatik barkamena eskatzen dut”, adierazi du emakumeak. Egoerak “guztiz gainditu” zuela aitortu du.

Lehentxeago, gertakarien eguneko irudiak ikusi ahal izan dituzte epaiketan. Ondoren ertzain batek deklaratu du. Kameretako grabazioak hilabeteetan zehar aztertu zituen ertzainak. “Orduak eta orduak” eman ditu irudiak ikusten, azaldu duenez. Umetxoa abandonatu zuen emakumea akusatua zela ziurtatu du agenteak; ez du “zalantzarik”.

Froga guztiak egiaztatu ondoren, fiskalak bere txostena igorri du, eta akusatuak gertatutakoa onartu izana nabarmendu du.

Hala ere, gertatutakoa hilketa saiakera bat izan dela berretsi du Ministerio Publikoko ordezkariak. Haurtxoa erreskatatu izan ez balute umetxoa hilik egongo lirateke, besteak beste, gau hartan egin zuen hotzagatik; izan ere, ospitaleratu behar izan zuten, hipotermiak jota. “Ordu gutxi batzuetan konponezina izan zatekeen”, ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak