Gizartea -

ERASOA EHU-N

Aske utzi dute Gasteizko campuseko erasoaren harira atxilotutako hiru gazteetako bat

20 eta 21 urteko beste bi atxilotuek Gasteizko Ertzain Etxean jarraitzen dute, epailearen aurretik igaro zain.

EHUko Letren Fakultatea Gasteizen. ETBko bideo batetik hartutako irudia
EHUko Letren Fakultatea Gasteizen
EHUko Letren Fakultatea Gasteizen. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 30ean EHUren Arabako Campusean izandako erasoarekin zerikusia dutelakoan atzo atxilotutako hiru gazteetako bat aske utzi du Ertzaintzak. Dena den, aginpide judizialaren aurrean agertu beharko du eskatzen diotenean.

Atxilotutako beste bi gazteek (20 eta 21 urtekoak) Gasteizko ertzain etxean jarraitzen dute epailearen aurretik igaro zain.

Iragan azaroaren 30ean, burua estalita zeramaten hainbat lagunek Letren Fakultateko ikasle bat jipoitu zuten. Sudurra eta masailalboa hautsi zizkioten eta ospitalean ebakuntza egin behar izan zioten.

Gaztea Espainiaren batasunaren aldeko hitzaldi batetik atera zenean jazo zen erasoa, eta biktimak salaketa jarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Ertzaintza Araba EHU berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak