Gizartea -
Polizia-operazioa
Arabako 12 etxebizitzatan lapurretan egin duen talde bat desegin dute
Gasteizen hamabi etxetan egin dituzte lapurretak, Jose Mardones, Nafarroako Errege-erreginak eta Orio kaleetan. Urrea, bitxiak eta dirua osten zuten gauez etxean sartuta.
Erredakzioa
Araban etxeetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin du Ertzaintzak, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Georgiako hiru pertsona atxilotu dituzte. Iruñean ere antzeko lapurretak egin dituzte, eta orain talde beraren ekintzak ote diren aztertzen ari dira.
Gasteizen desegindakoa hiru laguneko taldea da, Georgiakoak eta denak ere ezagutza militarra dutenak. Arabako hiriburuko hamabi etxebizitzatan egin dituzte lapurretak, Jose Mardones, Nafarroako Errege-erreginak eta Orio kaleetan. Urrea, bitxiak eta dirua osten zuten gauez etxean sartuta.