Gizartea -

Tafallan

Senarra hil zuen emakumearen aurkako epaiketa errepikatuko dute

Fiskalak egin zuen eskaera, Tafallako emakumeak absoluzioa lortu ondoren.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senarra hiltzeagatik epaitu eta absolbitu zuten emakumearen epaiketa epaimahai batekin errepikatzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegiak

Fiskalak egin zuen eskaera, emakumeak absoluzioa lortu ondoren.

Fislakaren arabera, epaimahaiak auzipetuak senarrari labana sartu ziola frogatutzat jotzen badu, ezin du frogatu gabe utzi labana hari zuzendu ziola. Era berean, ezbeharra edo giza-hilketa ez zenez frogatu, ebazpenik ez zela eman iritzi dio.

Bestalde, defentsak uste du helegiteak ez duela oinarririk eta Fiskaltzak ez zuela lan ona egin.

Bere egunean fiskalak 11 urteko kartzela zigorra eskatu zuen, senarra nahita hil zuela esanez. Defentsak, berriz, errugabetzeko eskatu zuen, Jose Antonio Gil Silva 77 urteko senarraren heriotza nahi gabe gertatu zelakoan.

Epaimahaiaren erabakia entzun eta berehala, pozez oihuka hasi ziren emakumearen familiako kideak.

Auzipetuak epaiketaren lehen egunean deklaratu zuenez, senarrari "jipoi gehiagorik onartuko ez nuela esan nahi nion, baina ez nion minik eman nahi".

Epaia ezagutu ondoren, gertatutakoa sinesten ez zuela esan du Maria Pilar Marcos Rubiok. Une honetara iritsi artekoa "amesgaiztoa" izan zela gaineratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea