Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Ustez bikotekidea erasotzeagatik hiru gizon atxilotu dituzte Gipuzkoan

Emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita hiru gizon atxilotu dituzte azken orduetan Eibarren, Bergaran eta Errenterian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren agenteek hiru gizonezko atxilotu dituzte azken orduetan Gipuzkoako hiru herritan ustez bikotekideei eraso egin dietelako. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez Eibarren, Bergaran eta Errenterian izan dira atxiloketak.

Emakumeen kontrako ustezko lehenengo indarkeria kasua Eibarren jazo zen. Ertzaintzak 30 urteko gaztea atziloru zuen atzo ustez haurdun dagoen bere bikotekidea jo eta iraintzeagatik. Antza, sarritan etxean giltzapetzen omen zuen.

Emaztea ospitalean zegoela jakin eta bertara gerturatu zenean atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

Halaber, bart gauean, Ertzaintzaren agenteek 64 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bergaran ustezko indarkeria matxista delituagatik. Bere emazteari presio-eltzearen taparekin eraso egin izana egozten diote. Erasoaren ondorioz biktimak zauriak ditu begi batean.

Azken atxiloketa goizaldean izan da Errenterian. Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du emakumeen kontrako indarkeria&' || 'nbsp; egitea egotzita. Ustez bere bikotekideari eraso egitea leporatzen diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea