Gizartea -
Seigarren atxilotua
Gasteizeko etxeetan lapurtzen zuen beste kide bat atxilotu dute
Taldeak Madril, Iruña, Miranda de Ebro eta Donostiako etxebizitzetan lapurtu dute. Hartutako objektuak legez kanpoko sareen bidez saltzen zituzten.
Erredakzioa
Gasteizko Ertzainetxeko agenteek etxebizitzetan lapurtzen zuen taldeko beste kide bat atxilotu zuen atzo, osteguna. Ikerketen arabera, taldea Madril, Iruña, Miranda de Ebro eta Donostian ere lapurretak egin ditu.
Atzo, 21:00ak aldera, 37 urteko gizonezkoa atxilotu zuten Zaramaga auzoan. Honekin sei dira dagoeneko urtarriletik honam eta lapurreta hauekin lotuta, atxilotu dituzten nazioarteko gaizkileak.
Ikerketek datu berriak ezagutarazten dituzte egunero. Momentura arte, Gasteizeko beste etxebizitza batean, hamargarrena, ere lapurretan egin dutela jakin dute agenteek, baita Madril, Iruña, Miranda Ebro eta Donostiako beste lautan ere.
Etxebizitzetan sartu eta dirua, bitxiak eta ikusentzunezko gaiak eta elektronikoak hartzen zituzten, gehienbat. Ondoren, legez kanpoko sareetan saltzen zituzten, Euskadin eta Estatuko beste hirietan.