Gizartea -

Aiara bailaran

Arabako 13 txaletetan lapurreta egitea egotzita kartzelan sartu dute

27 urteko gaztea atzo atxilotu zuten Bilbon, Amurrion, Urduñan eta Aiaran hainbat etxetan izandako lapurretekin zerikusia duelakoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gazte bat espetxeratzeko agindua eman du epaileak joan den urteko irailaz geroztik Amurrio, Urduña eta Aiarako 13 txaletetan lapurretak egitea egotzita, horrela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak.&' || 'nbsp;

Ustezko lapurrak familiabakarreko etxebizitzak zituen jomuga.

Lapurrak edo lapurrek beti modu berdina erabiltzen zuten. Ate edota leihoak indarrez irekitzen zituzten barrura sartu ahal izateko. Ondoren etxea miatzen zuten eta bitxiak, tresna elektronikoak eta balioko gauzak lapurtzen zituzten.

Inoiz lapurreta egindako etxera ere itzuli izan dira, Urduñako txalet batean esaterako, etxeko giltzak lapurtu eta egun batzu geroago autoa lapurtzera itzuli ziren.

Lapurretekin zerikusia duelakoan atxilotu duten gazteak aurrekariak zituen. Epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea