Gizartea -

Adingabekoen aurkako abusuak

Seigarren salaketa bat aurkeztu dute Basauriko futbol entrenatzaile ohiaren aurka

Aurreko bost kasuetan bezala, delitua preskribatuta dago duela 30 urte jazo baitzen.

Garaitza elkarteak haurren kontrako gehiegikeriak salatzeko egindako bideoaren irudi bat.
Garaitza elkartearen bideoaren irudi bat.
Garaitza elkarteak haurren kontrako gehiegikeriak salatzeko egindako bideoaren irudi bat.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko sei salaketa jarri dituzte Basauriko futbol eskolako entrenatzaile ohiaren kontra, sexu-abusuak egotzita. Seigarren hori asteon aurkeztu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Aurreko kasuetan bezala, delitua preskribatuta dago, duela 30 urte jazo baitzen.

Garaitza elkarteak bideo bat kaleratu ondoren elkarren segidan etorri dira salaketok. Azaroaren 13an argitaratutako grabazioan, Pepe Godoy basauriarra ageri zen, eta ume zela Baskonia Futbol Eskolan jokatzen zuenean entrenatzaileak egin zizkion gehiegikeriak kontatu zituen.

Lehen salaketa horren ostean, Futbol Eskolak kargutik kendu zuen entrenatzailea.

Aste horretan bertan, bigarren salaketa bat jarri zuen beste basauriar batek, eta handik bi astera, beste hiru jarri zituzten. Adin txikikoak zirenean entrenatzaile izan zutena salatu dute guztiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Bizkaia Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak