Gizartea -
Emakumeen sustapena
Emakundek 'Emakumeak aurrera' kanpaina aurkeztu du
Emakumeek boterean esku hartze handiago izatea bultzatu nahi du Emakunderen kanpainak.
Erredakzioa
Emakunde Euskal Emakumeen Erakundeak ''Emakumeak aurrera'' kanpaina aurkeztu zuen atzo. Emakumeek boterea bereganatzea eta eragina edukitzeko gaitasun handiagoa izatea du helburu ekimenak.
Emakumeek boterean eragin handiagoa izatea bultzatu nahi du Emakunderen kanpainak. Maria Silvestre erakundeko presidenteak atzo Bilbon esan zuenez, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin (martxoak 8)&' || 'nbsp; bat eginez egingo dute aldarrikapen hori.
Gaur egungo gizarteak “Euskadiko unibertsitate, enpresa eta erakundeetan” emakume gehiago behar dituela esan du Maria Silvestrek. Honekin batera, Emakundek ''emakumeen irudi baikorra, gogorra, ausarta eta ezberdina'' eman nahi duela adierazi zuen.
Silvestrek adierazi zuenez, ''erabaki organoetan parte hartzeko arazorik handiena horietan sartzeko modua da’: izan ere, ''gizonezkoek konfiantzazko gizonezkoak aukeratzen dituzte, eta oso zaila da diskriminazio hori bukatzea’.