Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Eguraldi egonkorra eta tenperatura atseginak, Gabon gauerako eta Eguberri egunerako

Larunbatean eta igandean hodei gutxi ikusiko dira zeruan, eta tenperaturek ez dute behera egingo. Izan ere, 15 eta 20 gradu arteko maximoak iragarri dituzte.

Getxo. Argazkia: Natxo Rodríguez
Eguraldi egonkorra eta tenperatura atseginak, hurrengo egunetarako
Getxo. Argazkia: Natxo Rodríguez

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri du eguraldi egonkorra, lehorra eta atsegina izango dela nagusi abenduaren 24an eta 25ean. Hain zuzen ere, garai honetan ohikoak diren tenperaturak gaindituko dituzte termometroek.

Euskalmeten arabera, jaiegunetan antizikloia sartuko da Euskadin. Hala, zeruan hodei gutxi izango dira, nahiz eta barnealdean behe-lainoa sor litekeen.

Bestalde, tenperatura atseginak izango dira, 15 gradu ingurukoak.

Astebururako iragarpena

Hego-haizeak indarra galduko du larunbatean, eta behe-lainoa sortuko da. Orokorrean, zeruak nahiko garbi izango dira, tarteka hodeiren bat edo beste sortuko bada ere.

Frontea hurbil igaroko den arren, ez dirudi euria egingo duenik. Tenperaturek ez dute aldaketa handirik izango, eta maximoek 15 eta 20 gradu arteko joerari eutsiko diote.

Igandean, abenduaren 23an, antzeko egoera nagusituko da, hau da, hego-haizeak joko du, zeruan ostarteak egongo dira eta tenperaturek ez dute aldaketarik izango. Halere, behe-lainoa sortuko da. Tenperaturak ez dira askorik aldatuko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak