Gizartea -
Bilbon
Emakundek 'Emakumeak aurrera' kanpaina aurkeztu du
Emakunde Euskal Emakumeen Erakundeak 'Emakumeak aurrera' kanpaina aurkeztu du. Emakumeek boterea bereganatzea eta eragina edukitzeko gaitasun handiagoa izatea du helburu ekimenak.
Erredakzioa
Emakumeek boterean eragin handiagoa izatea bultzatu nahi du Emakunderen kanpainak. Maria Silvestre erakundeko presidenteak gaur Bilbon esan duenez, martxoaren 8ra, Emakumeen Nazioarteko Egunera, begira egingo dute aldarrikapena.Gaur egungo gizarteak “Euskadiko unibertsitate, enpresa eta erakundeetan” emakume gehiago behar dituela esan du Maria Silvestrek. Honekin batera, Emakundek ''emakumeen irudi baikorra, gogorra, ausarta eta ezberdina'' eman nahi duela adierazi du.Silvestrek adierazi duenez, ''erabaki organoetan parte hartzeko arazorik handiena horietan sartzeko modua da’: izan ere, ''gizonezkoek konfiantzazko gizonezkoak aukeratzen dituzte, eta oso zaila da diskriminazio hori bukatzea’.