Gizartea -

Garraioa

Metro Bilbaok errekor berria ezarri du San Tomas egunean, 407.000 bidaiarirekin

Jende gehien izandako geltokia Zazpikaleak izan da, 60.046 bidaiarekin. Aurreko errekorra 386.228 bidaiakoa zen.

Bilboko metroa / Irudia: EITB.
Bilboko metroa.
Bilboko metroa / Irudia: EITB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok bidaia kopuruaren marka berria ezarri du San Tomas egunean: 407.639. Aurreko errekorra 2014ko San Tomas egunekoa zen: 386.227 bidaia.

Datu berriarekin, lehenengo aldiz igaro du Bilboko metroak 400.000 bidaiarien langa.

San Tomas azokak jende andana erakarri zuen Bizkaiko hiriburura, eta gehienek metroa hautatu zuten mugitzeko. Izan ere, jende gehien hartutako geltokiak jai-eremutik gertuen daudenak izan dira: Zazpikaleak (60.046 bidaiari) eta Abando (30.207), bereziki, eta baita Moyua (26.886) eta Indautxu (25.466) ere. Barakaldo, Gurutzeta eta Areeta izan dira Bilbotik kanpo dauden geltoki jendetsuenak.

13:00ak eta 15:00ak artean izan da bidaia gehien ikusi dituen tartea. Bi orduko tarte horretan 65.503 balioztapen izan ziren metro sare osoan. 11:00ak eta 13:0ak artean 53.756 izan ziren.

Metro Bilbaok zabaldu duenez, San Tomas egunean zehar ez da arazorik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak San Tomas Jaia Bilbo Bizkaiko albisteak Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak