Gizartea -
Istripua, Nafarroan
Gasteizko gazte bat hil da Los Arcosen izandako trafiko istripuan
Ezbeharra NA-129 errepidean gertatu da. Dirudienez, autoa bidetik atera da eta petrila jo du. Ibilgailuan pertsona bakarra zihoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteizko 24 urteko gazte bat hil da igande honetan, 08:40an, Los Arcosen (Nafarroa) izandako auto istripuan. Ezbeharra NA-129 errepidearen 12. kilometroan jazo da. Dirudienez, autoa bidetik atera da eta petrila jo du.
Istripua gertatu eta gutxira Lodosako eta Lizarrako suhiltzaileak bertaratu dira, hildakoaren gorpua autotik ateratzeko. Ibilgailuan pertsona bakarra zihoan, Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.
Suhiltzaileak ez ezik, sendagileak, anbulantzia eta Foruzaingoa ere joan dira ezbeharra gertatu den lekura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea