Gizartea -

Smith-magenis sindromea

Malenak atzerapen intelektuala du eta bere buruari min egiten dio

Smith-magenis sindromearen eraginez loa aldatuta dauka, egunez lo eta gauez esna egoten da. EAEn gaixotasun hau pairatzen duten beste lau kasu ezagutzen dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malena 11 urteko neskatila da, Etxebarrin bizi da. Eskola joan aurretik orduak daramatza dantzan. Goizeko bosterdietan jaikitzen da loa aldatuta duelako. Smith-magenis sindromeak eragiten dion desoreketako bat da, egunez lo egiten du eta gauez esnatu egiten da.

Malena oso alaia da baina kasketaldi ikaragarriak harrapatzen ditu eta min egiten dio bere buruari azazkalak kenduz edo kolpeak emanez.

Smith- magenis gaixotasuna pairatzen dutenei 17.kromosomaren zati bat falta zaie eta atzerapen intelektuala daukate. Hala ere, Malena, 11 urterekin, Etxebarriko eskola publikora doa eta 5.mailan dago. Baina bere klasekideekin gero eta aldea handiagoa du.

Smith-magenisen sindromea gaixotasun arraroa bezala sailkatua dago, jaiotzen diren 25 mila haurretatik bati eragiten dio gutxi gorabehera. Euskal Autonomia Erkidegoan beste lau kasu daude diagnostikatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea