Gizartea -
Eliza
Presbiteroaren biktimekin bildu nahi du Bilboko gotzainak
Mario Icetak Euskalerriko Eskautak Bizkaia federazioari helarazi zion eskaintza, sexu abusuen biktimen salaketa jakin eta berehala. Horietako bat gutxienez adingabekoa zen abusuak egindako momentuan.
Agentziak | Erredakzioa
Mario Iceta Bilboko gotzainak presbitero batek sexu abusuak egin zizkiela salatu zuten biktimekin bildu nahi du, Euskalerriko Eskautak Bizkaia federazioari helarazi dionez. Gutxienez meza ematen ez zuen apaizaren biktima bat adin txikikoa zen momentu horretan.
Europa Pressek informatu duenez, gotzainaren eskaintza gertakizunak jakin eta berehala etorri zen eta, beraz, Aita Santuaren gutunaren aurretik. Elizako buruak gotzainei biktimekin biltzeko eskatu die.
Euskalerriko Ekautak Bizkaiak eta Bilboko Gotzaitegiak eskaut taldeekin lanean ari zen prebiteroa zereginetatik kendu du, adin txikiekin "portaera sexual desegokiak eduki dituelakoan", eta Fiskaltzari jakinarazi zioten.
Ana Barrilero Yarnoz Bizkaiko fiskalburuak baieztatu zuenez, Apezpikutzak gertakarien berri eman ondoren "ikerbidea hasi dute; ikerketaren hasiera fasean daude".
Eskaut mugimenduak azaroaren 1ean izan zuen abade batek aisialdiko heziketen testuinguruan ustez egindako sexu abusuen berri.
'Scout' elkarteak Mario Iceta Bilboko gotzainari gertakarien berri eman zion azaroaren 26an, eta egun bat geroago presbiteroa baztertu eta barne ikerketa bat martxan jarri zuen.
Barne ikerketa iragan asteazkenean amaitu zuten. Ikerketaren txostena Fedearen Doktrinarako Kongregazioari igorri zioten abenduaren 6an, eta 7an Fiskaltzari auziaren berri eman zioten.
Gotzainei biktimekin biltzeko eskatu die Aita Santuak
Frantziskok gotzain-batzarrei eskatu die presidenteak sexu abusuen biktimekin bil daitezela. Helburua gai honen inguruan 2019ko otsailaren 21etik 24ra egingo den bilera prestatzea da.