Gizartea -
Gaixotasun arraroak
Jonek gaixotasun mitokondriala dauka eta bizi itxaropen txikia du
Sei urte ditu baina ez daki oinez eta ez du berbarik egiten. Gorputzak funtzionatu dezan energia sortzen duten zelulen % 80 kaltetuta ditu.
Erredakzioa
Jon Barakaldon bizi da, sei urte ditu, baina hiru hilabeteko umea dirudi. Aurrerapaso txikiak ematea lortu du baina pairatzen duen gaixotasunaren eraginez arazo psikomotore larriak ditu.
Gaixotasun mitokondriala du Jonek. Gorputzak eta sistemak egoki jarduteko energia sortzen duten zelulen % 80 kaltetuta ditu.
Gaixotasun arraro bezala sailkatuta dago, haurrei eragiten die gehien bat. Oraingoz ez dute tratamendurik topatu eta bizi itxaropen txikia izan ohi dute.
Horregatik Jonek eta bere familiak etorkizunari baino nahiago dute egunerokoari begiratu eta oraina bizi.