Gizartea -
Gertakariak
Bi emakume ospitaleratu dituzte, Erriberrin karbono monoxidoa arnastu eta gero
Biek buruko mina zuten eta ondoezik zeuden, suhiltzaileei esan zietenez, etxe barruan barbakoa bat piztu eta gero.
Agentziak | Erredakzioa
40 eta 18 urteko bi emakume Nafarroako Ospitalegunea eraman dituzte eta beste bi pertsona Erriberriko osasun etxean artatu dituzte goizaldean, karbono monoxidoa arnastuta intoxikazio arin batek jota.
Tafallako parkeko suhiltzaileek eraman dituzte bi emakumeak osasun zentrora, buruko mina zutela eta ondoezik zaudela, Nafarroako Gobernuak ohar batean adierazi duenez, eta biok esan diete larrialdi zerbitzuko kideei etxean barbakoa bat piztu dutela.
Guztira, lau pertsona, hiru heldu eta adingabe bat, artatu dituzte Erriberriko osasun etxean, oxigeno sendagarriz, eta horietako bi Nafarroako Ospitalegunera eraman dituzte.
Turbohaizagailu batez etxea egurastu eta gero, gas mailak bere horretara ekarri dituzte, baina auzokideek etxetik kanpo pasatu dute gaua, badaezpada.