Gizartea -

Genero indarkeria

Gizonezko batek bikotekideari eraso egin zion Durangon, Gabon-egunean

Biktimak salaketa jarri du dagoeneko, bikotekideak etxean egin zion erasoa dela eta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko Udalak genero indarkeriaren kontrako protokoloa jarri du abian, Gabon-egunean, herriko emakume batek bikotekidearen erasoa salatu ostean. EFEk jakin duenaren arabera, erasoa bikotearen etxean gertatu zen.

Erasoaren harira, Kontseiluak eta Udaleko Berdintasun Batzordeak bandoa igorri dute gaur, kasu konkretu honen eta emakumeen kontrako biolentzia ororen aurrean "gaitzespena" erakusteko.

Halaber, jada salaketa jarri duen biktimari elkartasuna adierazi nahi izan dio Udalak, dituen medio guztiak haren eskura jarriz.

Andereakek deitutako elkarretaratzea

Indarkeria sexistaren kontrako Andereak elkarteak elkarretaratzea deitu du datorren ostegunerako (abenduaren 27rako), Durangon. Kolektiboak sare sozialetan adierazi duenez, kontzentrazioa 20:00etan hasiko da, Andra Mari Plazan.

__________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea Durango albisteak Eguneko albisteak Matxismoa gaur